XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Victoria aldera doan ingles bat ote da bada? - Ez, jauna, ez dut uste. Handik datorrela uste dut.
- Urruti al dago?- Yañezek. - Hala uste dut. - Etorri Sandokan!.
Eskupetak hartu eta sastraka eta adar tartean ezkutatu ziren. Beste sei lagun ere bai.
Bidera jo zuen Sandokanek.
Belarria lurrean jarri eta garbi antzeman zion zaldiaren trotekadari.
- Bai, bai - esan zuen altxata - ingurura datorren zaldunen bat da.
- Hobe duzu ezer egin gabe pasatzean uztea - adierazi zion Yañezek.
- Utzi pasatzen? Ezta pentsatu ere! Prisionari bezala hartuko dugu.
- Zergatik, ordea? - Agian mezu garrantzitsuren bat darama berarekin.
- Bada, erasotzen badugu, tiroren bat bota dezake eta finkako norbaitek entzun ere bai.
- Ez diogu tirorik botatzeko astirik emango. - Hori zail samarra izango da, Sandokan. - Ez dut uste hain zaila izango denik. Ikusiko duzu....